2019ko udan ezagutu nuen lehenengo pertsonan nire bizitza goitik behera aldatu duen bestelako errealitate bat Greziako Lesbos uhartean. Milaka eta milaka pertsona errefuxiatu “bizi” ziren momentuan iritsi nintzen bertara, niri horrenbeste erakutsi eta eman didan Yogaren praktika errealitate migratzaileak bizi dituzten pertsonekin partekatzeko ilusioarekin.
Harrezkero, yoga medio, Greziako hainbat tokitan ezagututako pertsona errefuxiatu eta migratzaileak nere bizitzaren parte garrantzitsu batean bilakatu dira eta elkartasun proiektu desberdinetan parte hartu dut.
Elkarte ezberdinekin (YSR eta YSF), han eta hemen, yoga eta kirola partekatzeaz gain, EREI elkartearekin prozesu migratzaileetan sortutako hainbat artelanetan parte hartzeko aukera ere izan dut: tele-antzerkiak, argazki erakusketak, ikus-entzunezkoak, podcast-ak. Gainera, testuinguru ezberdinetan errealitate migratzaileak hobeto ezagutzeko ikerketa lanetan ere murgildu naiz.
“Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa.”
Mahatma Gandhi
-
EREI Elkartea
Prozesu migratzaileak bizi dituzten pertsonekin elkarlanean errealitate migraitzaileak ikusarazten ditu, ekintza desberdinen bitartez.
-
YADU-YOGA
Bridges to connect us together.
Yadu-Yoga is an initiative created by Yadullah, an Afghan man who is a refugee in Paris. Through Yadu-Yoga, Yadullah offers yoga classes to all those who are interested, with the aim of bringing Parisian citizenship closer to the realities of migration and creating community.
-
Yoga & Sport With Refugees (YSR)
Building a happier and healthier community through the power of sport and solidarity where our community is in the lead.
-
Yoga Sin Fronteras (YSF)
Llevamos el yoga a colectivos vulnerables y en riesgo de exclusión social.